ELHUYAR ANAIAK: WOLFRAMIOAREN AURKIKUNTZA

Ilustrazio mugimenduaren eskutik, 1764an Euskalerriko Adiskideen Elkartea sortu zen Azkoitian, Peñafloridako Konteak (Xavier Mª de Munibek) Intsausti jauregian ospatutako tertuliei esker. Peñafloridak, ekonomia, zientzia, artisautza eta merkataritzaren zabalera bultzatzeko plana garatu nahi zuen eta 1763an Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkezteko aukera izan zuen, inguruko ekonomiaren sustapenerako interesa berpiztuz.

Sortutako erakundeak bere garaiko ikerketa eta zientzia proiektuetan aintzindari bilakatu zen, garrantzi handiko emaitzak lortuz. Gaur egun ordez, bere jarduerak Euskal Herriko historia eta kulturaren sustapenean ardaztu dira, baita euskararen zabalkuntzan ere. Bestalde, ekonomia, zientzia eta kulturaren indarkutza lantzen da. Gaur egun, hainbat hirietan delegazioak ditu, egoitz nagusiak Azkoitian(Gipuzkoa), Bilbon(Bizkaia), Donostian(Gipuzkoa), Gasteizen(Araba), Madrilen(Espainia) eta Mexiko Hiriaan(Mexiko) kokatzen dira.


Juan Jose D’Elhuyar

Fausto Fermin D’Elhuyar


Fausto Fermín D’Elhuyar (1755-1833) eta Juan José D’Elhuyar (1754-1796) egindako ikerketarik garrantzitsuena wolframioaren(tungstenoa) isolamendua izan zen, Euskalerriko Adiskideen Elkartearen ‘Laboratorium Chemicum’ean garatua, hain zuzen ere. Hau, espainian sintetizatutako elementu kimiko bakarra da, naturan aurkitzea ezinezkoa baita.  Beren ikerketa wolframita mineralarekin hasi zuten, karboiarekin nahastuz, 1783ko irailaren 28an metal berria garatzea lortu zuten, volfram-a; gaur egun wolframioa edo tungsteno izenez ezaguna.

Wolframioa metaletan garrantzi estrategiko handiko elementua da. Bere ezaugarri garrantzitsuenak gogortasun handia(diamantearen azpitik soilik), fusio-puntu handienetarikoa (3.410 ºC) eta moldakortasuna dira.


Wolframioaren egitura


Horrez gain, erabilgarritasun handiko elementua da besteak beste, X izpiaetan, labe elektrikoetan, berogailuen osagaia batzuentzat, industri militarrean, katalisi kimikoan, mugikorretan, odontologiako tresnetan eta trenen edota hegazkinetan erabiltzen da.

Bere erabilera anitzei esker, Europar Batasunak wolframioa materia prima kritikoen zerrendan sartu du. Bestalde, gaur egun, Europako produkzioa, munduko produkzioaren % 2,8a, batez ere Espainia, Portugal eta Austriakoan kontzentratuta. Fausto eta Juan José D’Elhuyarrek egindako prozeduraren bidez.