A Fala: Xálima haraneko azken ondare kulturala

Xálimako haranean kokaturiko A Fala hizkuntza, eskualdearen ondare kultural gisa ezagutzen da. Estatuko Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an argitaratutako 45/2001 Dekretuaren arabera hizkuntzaren berezitasuna, giza ondasun hizkuntza kultural bezala kategorizatuta dagoela da.  Adierazpen ofizial honen bitartez, fala komunikaziorako erakargarria izateaz gain, Iberiar Penintsulako hainbat dialekto erromantikoren aniztasunaren testigantza bizia bihurtu da, hizkuntzaren balioa bermatuz eta urteetan zehar izan duen garapen kulturala eta erabilgarritasuna nabarmenduz, baita ondare gisa duen garrantzia adieraziz. 

Fala, Xálima haraneko zonaldean hitz egiten da, batez ere: San Martín de Trevejo, Eljas eta Valverde del Fresno herrietan, Cácereseko probintzian. 5,500 hiztunek sortutako komunitateari esker, hizkuntzaren berezitasuna sustatu eta gorde da, zonaldean geografikoki eta denboraren ondorioz eman diren zailtasunak gaindituz.

Iturria: Wikimedia

Gainera, hizkuntzaren iraunkortasuna eta jarraipena bermatzeko fala hizkuntzaren hiztegi propioa sortu da, eskualdeko hiru aldaerak kontuan izanda: Lagarteiru (Eljas), Mañegu (San Martín de Trevejo) eta Valverdeñu (Valverde del Fresno).

Bestalde, hurrengo bideoan hiztun batzuen eskutik hizkuntzaren berezitasunei buruz informazio gehio ematen da:

Iturria: Canal Extremadura. Youtube

Hizkuntzari buruz gehiago ezagutzeko: