BNG eta Sinn Féin-eko liderrak, politikan “aldaketa handiak periferiatik etorri ahal direlakoan” ados daude

Ana Pontón

Ana Pontón eta Mary Lou McDonald, BNG eta Sinn Féin-eko liderrak, ados daude gaur egungo egoeran, proiektu europearra eraldatzen ari den unean, “aldaketa handiak periferiatik etorri daitezkelan”.

Mary Lou McDonald

Pontón eta McDonald Galiziako eta Irlandako alderdi nazionalista nagusieen liderrak Fundación Galiza Sempre-k antolatutako hitzaldi batean hartu dute parte hainbat gauzetaz hitz egin eta elkarbanatzeko.

McDonaldek adierazi du Europar Batasunetik Erresuma Batuaren alde egiteak berriz ere plazaratu duela Irlandaren banaketa, eta bere ustetan, bada garaia gai horri bere inportanzia emateko eta bake hitzarmenetan ezartzen den bezala erreferenduma ospatzeko, hala ere, Londonek dauka azken hitza.

Bestalde, Ponton-en hitzetan, Europar Batasunak aldaketa sakona behar du Europako nazioek dituzten arazoei konponbidea emateko, EB “porrot egin duen Estatuen estruktura besterik ez baita”.

 

Ildo horretatik, Kataluniaren kasuan EBk bere burua “erabaki baten alde” jarri zuela kritikatu ondoren, eta jarrera hori ez dela onargarria postulatu “demokratikoen” bidez, Ana Pontonek haustura eskatu zuen “estatu zentralei laguntzeko diseinatutako politikekin”. “Hori dela Europa soziala eraikitzeko gakoa” gehituz.