Nagorno-Karabakh: Gatazka baten jatorria

We Are Our Mountains Monument

Kaukasoko gatazkak jarraitzen du Armeniarr-en eta Azerbaiyan-en artean. Nagorno-Karabakh-ko milizia armeniar-en aurka azerien erabateko garaipena ezusteko handirik gabe iritsi da, baina bai nazioarteko eztabaida eta kezka askorekin, genozidioaren eta garbiketa etnikoaren zantzu sendoak baitaude Azerbaiyan-en konkistaren ostean.

Idazle: Eneko Arzalluz Octavio

 

Gatazkaren historia

Albistean bete-betean sartu aurretik, milaka urteko herri horien jatorria eta gaur egun egunkarietako titularrak betetzen dituen gatazkaren jatorria ere azaldu behar da. Armeniarr-en jatorria, Ekialde Hurbilean, ia nonahikoa da, hasieratik Anatolia eta Ekialde Ertaineko lurretan egonik duela milaka urtetik gaur egunera. Kristautasunera bihurtu eta bere burua ofizialki kristau izendatu duen lehen erresuma izanik, Armeniarrak bere nortasuna eta erlijioa mantendu dituzte gaur egunerarte. Inguruan izan dituzten herri eta erresuma boteretsuenekin borrokatuz ehunka urteetan, haien existentzia euren erresistentziaren emaitza izan da, gurutzadetatik hasita eta otomano-en genozidioraino, desagertzeratzen saiatu diren guztien aurka. Azeriak, beste alde batetik, herri turkiko musulmanak izan ziren, ekialde ertain eta ekialde hurbilerako migrazio turkiko handiei jarraituz, Kaukasoko mendien itzalean eta Kaspiar itsasoaren ertzean ezarri zirenak. XVIII. eta XIX. mendeetan zehar, lurralde hauek errusiar kontrol inperialera pasa ziren, Otomandar Inperioaren aurka gogor borrokatu zuena Kaukasoaren eta inguruko lurraldeen kontrolaren alde. 1917ko Urriko Iraultzaren eta gobernu boltxebikearen gorakadaren ondoren, lurralde hauek berriz ere SESBean sartu ziren bertako gobernu independenteen lurralde hauek konkistatu ondoren sobietarrak.

Lurralde hauek Sobietar Errepublika ezberdinetan banatu ziren, euren naziotasun eta kulturan oinarrituta. Lurralde horien barruan, Nagorno-Karabakh Azerbaijango Errepublikari esleitu zitzaion, nahiz eta bertako biztanle gehienak armeniar kristauak izan. Armeniako eta Azerbaijango errepubliken arteko gatazka gogorra izan zen SESBen barruan, eta gerra hotzaren azken urteetan areagotzen joan zen. Gerra hotza amaitu eta SESB desegin zenean, gatazka bortitzean bihurtu zen bi errepublika independente berrien arteako gatazka politikoa.

 

Lehen gatazkak eta horien ondorioak

Nagorno-Karabakhen kontrolpeko lehen gerra hau Armeniak irabazi zuen 90. hamarkadaren erdialdean , gobernu errusiar berriaren laguntzarekin, azerien eskuetatik onartu gabeko armeniar errepublika independentean lurraldearen kontrola ziurtatzea lortu zuena, nahiz eta nazioartean sobietarren kontrolean esleitu zitzaizkien lurralde berberak onartu eta herrialde gehienek Nagorno-Karabakh azeri lurralde bezala onartu izana.

Baku (Azerbaijango hiriburua) oso kaltetua izan zen lurralde nazionalaren galera honen ondorioz, eta Armenia eta Nagorno-Karabakhen inguruan jarrera oso errebantxista hartu zuen, baita armeniarrekiko gorroto etniko handia sustatuz ere, jada existitzen zen haienganako xenofobiarekin nahastu zena. Armeniaren garaipenaren eta Nagorno-Karabakheko armeniarren errepublika independentearen (Artsaj errepublika bezala ezagutzen dena) biziraupenaren ondoren, lurraldea, Nagorno-Karabakheko armeniarren eta Bakuko gobernuaren arteko etengabeko borroka mugakide eta gorabeheratsuaren mende egon zen.

 

Azkenaldiko gatazkak eta gaur egungo egoera

Azerbaijango hazkunde ekonomiko eta demografikoak, Armeniakoari irmotasun handiz gainditu du eta zuzeneko (Turkia edo Israel bereziki) edo zeharkako (EBko herrialdeekin Bakuko gasa erosiz) herrialdeen laguntza ekonomiko eta militarrarekin, Bakuko gobernuak berriro hasi zituen liskarrak 2020an, Artsaj errepublikako armada ahula suntsituz eta armeniarren esku zeuden hainbat lurralde berkonkistatuz. Bigarren gatazka hori lehen gatazkaren amaieratik eremuan zeramatzaten bake-tropa errusiarren esku-hartzeak baino ez zuen geldiarazi.

Egoera guztia aldatu zen Errusiako gobernuak Ukraina inbaditu zuenean 2022ko otsailaren 24an, eta militarki, ekonomikoki eta diplomatikoki ahulduko zuen higadura gatazka batean sartu zenean. Ahalegin guztiak Ukrainako gatazkan zentratuz, Errusiak bere soldaduen zati handi bat erretiratuko zuen Armeniatik eta Nagorno-Karabakhen lurretatik, Armenia utziz aldera batera aliantza militar baten parte izan arren eta bakea mantentzearen zati garrantzitsu bat izan arren. Azerbaijanek, egoeraz baliatuz, Artsaj errepublika independentearen lurraldea inbaditu zuen aurtengo irailaren 19an, eta irailaren 20an amaitu zen, Artsaj errepublika errendituz eta azeri eta armeniar buruzagi gorenaren arteko bake-negoziazioak hasiz.

Tropa azeriarrek armeniar populazio zibilarekiko zuten indarkeria-egoerak eta blokeo militarraren ondoriozko elikagaien eta oinarrizko produktuak eskastu egin dute, armeniar biztanleria zibil gehiena beren antzinako lurraldea uztera behartuak izatea ekarri du, bizirik iraun ahal izateko. Egoera horrek polemika handia sortu du nazioarteko hainbat aktore-en artean, Bakuko gobernua lurraldearen garbiketa etnikoa eta genozidioa inposatzen ari dela dioten alegazio-engatik. Horren ondorioz, hainbat eragile politikoak EBko kide diren herrialde demokratikoek eten egiteko Azerbaiyanekin dituzten merkataritza-loturak, eta egoera salatzea. Hori Frantziak eta AEBk egin dute jada, baina EBk erakunde gisa ez, neurri handi batean Errusia-Ukrainarekin izandako gerrari esker ordezkatu ezin den energia-iturri garrantzitsu bat galtzeko beldurragatik.

Bitartean, Nagorno-Karabakheko milaka armeniar herritar Armeniara ihes egiten dute errefuxiatu gisa, segurtasun bila eta tropa azeriarrek biztanleria zibilari ezarri dioten zibilen aurkako gerra odoltsuari ihes eginez. Irudi bereziki indartsuak aurkitu ahal dira armeniar mugetako argazkietatik edo Stepanakerteko aireportutik ateratako bideoak, non biztanleria zibilak hegazkinen bidez armeniara ihes egin nahi dute.

Egoerak ez dirudi hobera egingo duenik; izan ere, azeri agintariek eta propagandak hegoaldeko lurralde armeniarrenganako mezu errebantxistak areagotzen ari dira, Azerbaijani aukera emango lioketenak Armeniako mendebaldean duen kokagunearekin bere erdialdeko lurraldearekin lotzeko. 

Baita ere badirudi bake hitzaldiak aurrera doazela, Armeniako eta Azerbaiyaneko presidenteak Granadan (Espainia) antolatutako bilera baten batuko badira Urriak 5-ean.

 

Eguneratzea:

Joan den irailaren 28an, Artsaj Errepublikak desegitea erabaki zuen 2024ko urtarrilaren 1erako, irailaren 20an amore eman ondoren inbasio Azeri-aren osten. Azeri garaipena erabatekoa da, eta Artsaj Errepublikaren erabateko desegiteak eta bere liderren harrapaketak (Ruben Vardania lehen ministro ohiarena bezala) azken egun hauetan erakutsi dute zein nagusi izan diren.

Bien bitartean, milaka armeniar errefuxiatuek Armeniako mugetara iristen jarraitzen dute, karabana mekanizatu handietan. Armeniako gobernuak baieztatu zuen 100.417 errefuxiatu iritsi zirela Nagorno-Karabakhetik, lurraldeko biztanleria osoaren % 83, guztira 120.000 pertsona inguru. Hainbat agintarik jakinarazi dute ehunka funtzionario, boluntario eta premia bereziak dituzten pertsona baino ez direla geratzen lurraldean, hain azkar alde egitea eragozten dietenak, nahiz eta dagoeneko abian jarri dituzte ebakuatzeko planak. Exodo masibo hori, batzuek lurraldearen garbiketa etnikotzat joko luketena, Bakuko gobernuak geratzeko eskatu arren igaro da.

Gatazkaren konponbideak aurrera jarraitzen du, nahiz eta oraindik gatazkak modu basatiagoan eboluzionatzea espero den, propaganda Azeriak Armeniako mendebaldean dagoen Azeri kokagunea erdialdeko lurraldearekin lotzen jarraitzen baitu, eta horrek etorkizunean erregioan gatazka ugari sortuko dituela dirudi.

 

Jakiteko gehiago:

El conflicto por el alto Karabakh – El Orden Mundial

Azerbaiyán inicia el proceso de “reintegración” de la población armenia de Nagorno Karabaj -Deia

El temor a represalias de Azerbaiyán lleva a casi 7.000 armenios a salir de Nagorno Karabaj – El Correo

Herrialdearen fitxa (ARMENIA)

Herrialdearen fitxa (AZERBAYAN)

Herri guztiak (Caucásicos, Armenios,..)

 

We Are Our Mountains Monument